Trabajos realizados

Covid-19aren pandemian zehar Ordiziarrek izandako bizipenen narratiba parekatua osatzea


LABURREAN:

Proiektuaren izena: ‘Pandemian bizi’: Covid-19aren pandemian zehar Ordiziarrek izandako bizipenen narratiba parekatua osatzea

Norekin elkarlanean: Ordiziako Udala

Proiektuaren urtea: 2023


Proiektu honen helburu nagusia Ordiziako herritarrek pandemia nola bizi izan zuten ezagutzea izan zen. Norbere esperientzietatik abiatuta, dimentsio kolektibora jauzia bideratu genuen, talde dinamiken bitartez. 8 partaidetza saio egin ziren, eta guztira, profil anitzetako 62 pertsonek hartu zuten parte.

Emaitza bezala, “Pandemian bizi: Covid 19 garaiko narratibak” argitalpena osatu genuen. Bertan, 2020ko martxotik, 2022ko martxora, pandemiako mugarri kronologiko nagusiak eta  herritarren bizipen eta gogoetak harilkatzen dira. Ondorio bezala, arnas luzerako gogoeta eta ikaspen batzuk ere jasotzen dira.

Prozesuak gai anitzei buruz lasaitasunez mintzatzeko espazio seguru bat sortu zuen, elkarrekiko enpatia, aitortza eta oroimen kolektiboan oinarrituta. Partaideek esperientzia aberasgarria izan zela aitortu zuten.