
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Ordiziako zaintza mahaiaren diseinuan eta dinamizazioan bidelaguntza
Norekin elkarlanean: Ordiziako Udala
Proiektuaren urtea: 2024-2025
2024. urtean, Zaintza Mahaia sortzeko erronkari heldu zion Ordiziak, herriko zaintza politikak diseinatu eta hauen jarraipena egiteko herriko eragileen eta Udalaren artean.
Horretarako, aurre-diseinu parte-hartzailea egin zen lehendabizi, zaintzaren inguruan jarduten zuten eragileekin eta gaian interesa zuten herritarrekin, eta Farapiren aholkularitzarekin. Parte-hartze prozesu horren baitan, herritarrekin batera definitu genituen mahaiaren helburuak, eragin esparruak, osaera, lan-dinamikak, parte-hartzeko moduak, komunikazio kanalak edota lan-lerro nagusiak, besteak beste.
Udalaren ikuspegitik, oso garrantzitsua zen herritarrek eta eragileek “bere” sentitzea Zaintza Mahaia. Horregatik, Farapirekin jarri ziren harremanetan, parte-hartze organoaren sorrera bera parte-hartzailea izan zedin.
Prozesu parte-hartzaile honek egiteko modu berritzaileak ere mahai gainean jartzea eskatzen zuen. Zentzu honetan, herritarren parte-hartzea sustatuko zituzten espazio eta dinamikak abiatu genituen Farapin, herritarrek dituzten ezagutza eta bizipenak prozesuaren zerbitzura jarriz.
Gaur egun, Zaintza Mahaia abian da, Farapiren dinamizazioarekin.