
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Oñatiko Emakumion Etxia irudikatzen hasteko prozesu parte-hartzailea
Norekin elkarlanean: Oñatiko Udala
Proiektuaren urtea: 2022-2023
2022. urtean Oñatiko Emakumion Etxia eraikitzeko parte-hartze prozesu irekiari hasiera eman zitzaion, lau printzipio gidarien pean:
– Paradigma feminista.
– Inklusioa, intersekzionalitatea eta elkarbizitza.
– Ikuspegi komunitarioa.
– Ikuspegi ahalduntzailea.
Lehen urratsetan, Farapi kooperatibaren bidelaguntzarekin definitu eta diseinatu ziren parte-hartze saioak, honako erronkei heltzeko asmoz:
– Udala eta herriko eragile eta norbanakoen arteko lankidetzatik eraikitako espazioa sortzea.
– Udalaren eta herritarren beharrak aseko dituen espazioa izatea.
– Herriko bestelako proiektuekin osagarria izango den ekimena eratzea.
– Herriko emakume guztiei irekia izatea.
Hala, Gipuzkoako beste emakumeen etxeetara bisitak egin ziren, bakoitzaren ezaugarri, espazio, kudeaketa eredu, zerbitzu eskaintza, sentsazio, abantaila, oztopo eta abar luze bat bertatik bertara eta lehen eskutik ezagutzeko.
Bisita horietan jasotako informaziotik, aukeretara igaro ginen, eta erabakiak hartzen hasi ziren Oñatiko emakumeak: zer nolako barne-antolakuntza nahi zuten, zertan zeuden ados eta zerk behar zuen lanketa gehiago, zeintzuk izan behar ziren etxiaren oinarriak…
Gainera, mahai-inguru bat ere antolatu genuen hainbat adituekin, etxiaren oinarriak definitzeko eta finkatzeko: feminista, komunitarioa, intersekzionala eta ahalduntzailea.
Hasiera fasearen bideoa:
Prozesua irudietan:










Argazkien egiletza: Oñatiko Emakumion Etxia.