Eskuartean rss

Zumeak. 60 urtetik gorako pertsonen harremanak eta bakardadeak parte-hartzearen bidez aztertzeko lana

2020/07/27

Donostiako Udaleko Osasunaren Sustapenerako atalak sustatutako ekimen bat da, osasuna era positiboan ulertu eta osasunaren mugatzaile sozialen abordatzea helburu nagusitzat dituen lan ildoan barneratua. Donostia Lagunkoia eta Donostiako Erretiratuen Elkarteekiko Laguntasuna Hobetzeko Laguntza Teknikoa eta Akonpainamendua emateko Udal Zerbitzuekin elkarlanean gauzatu da.

Honako helburuak ditu egitasmoak: adineko pertsonek bakardadeak eta harremanak bizitzeko erak partekatu, hauen hausnarketa kritikoa egin eta eragile publikoekin elkarlanerako ildoak jorratzea. Aktibo osasuntsuetan jartzen du fokua, eta pertsonek eta komunitateek gure osasunean eragiteko dugun gaitasunaren kontzientzia hartu eta ahalduntze kolektiboa bilatzen du.

Horretarako, Fotoahotsa metodologia berritzailean oinarritzen da. Ikerketa-Ekintza-Partehartzailearen (IEPH) baitan kokatzen den metodologia da, eta argazkilaritzaren bitartez, herritarrek haien errealitateak islatu eta hauen lanketa kritikoa egiten dute, eraldaketa sozialerako bide moduan.

Proiektu hau Altzan gauzatu da, eta 60 urtetik gorako eta perfil anitzeko 6 pertsonek hartu dute parte. Haietako bakoitzak bere harremanak eta bakardadea bizitzeko errealitateak, momentuak, beharrak, gogoak… islatu ditu egunerokotasuneko argazkien bitartez, eta talde hausnarketen bitartez, esperientziak partekatu eta ondorio komunetara iritsi gara. Prozesu aberatsa eta askatzailea izan da.

Covid 19k eragindako krisiak proiektua nahi bezala amaitzen utzi ez digun arren, uste dugu emaitzak balio handikoak eta inspiratzaileak direla, eta gaiari lotutako metodologia berritzaileetan sakontzen jarraitzera motibatu gaituzte.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com