Eskuartean rss

PERTSONA HELDUAK ETA KONEXIO SOZIAL DIGITALA. GIPUZKOAKO ERRONKEI HURBILPENA

2020/07/03

Ikerketa hau Gipuzkoako adinekoen artean komunikazioaren teknologien erabilera eta digitalizazio maila ezagutu eta gai honetan dauden gako eta erronkak identifikatzeko hurbilpen bat da.

Teknologia berrien garapenak aukera asko eskaintzen ditu, baina baditu hainbat arrisku ere, bereziki geroz eta gizarte teknologizatu honetan atzean geratzen direnak. Adinekoak dira arrisku horren aurrean kolektibo zaurgarrienetako bat, horregatik, ikerketa honen bidez, haien erabilera eta teknologia hauekiko dituzten nahi eta zailtasunak ezagutu nahi dira. Arlo honetan eskuhartze programak diseinatzerako orduan ezinbestekoa baita errealitate honen ezagutza.

Beraz, ikerketa honen helburu nagusia da, metodologia kualitatiboa erabiliz, Gipuzkoako adineko pertsonen konektagarritasun sozial digitalaren gako eta erronkak ezagutu eta identifikatzea.

Proiektua Aptesen lidergoarekin, eta Kutxa Fundazioaren diru-laguntzarekin burutzen ari gara. Aptesen ohikoa den moduan, lankidetzan ari gara proiektua garatzen, Aptes eta Apteseko kide garen PR4 eta Farapiren artean, hain zuzen.


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com