Eskuartean

JAIAK BIRPENTSATU AHAL DITUGU, MOMENTU HONETAN ERE!

Zein ederrak diren Euskal Herriko herri eta hirietako jaiak! Egoerak hala behartuta, polita da ikustea herritarrek nola zorroztu duten imaginazioa ospakizunen eraldaketarako. Izan ere, herritarren kohesiorako ezinbesteko elementu dira jaiak…

Adibideak edonon ikus ditzakegu: herritarrak bide berritzaileak erabiliz antolatuz, ekimen berriak sortuz, zaharrak egokituz… Jaiak garrantzitsuak izaten jarraituko dute baldin eta errealitate berrietara egokitzeko gaitasuna badute.

Zergatik ez aprobetxatu momentu hau zenbait elementuren gainean hausnartu eta jai berdinzale eta parte-hartzaileagoak prestatzeko?

– Nork hartzen ditu espazio publiko eta birtual nagusiak?

– Nork eta norentzat antolatzen dira?

– Nork sostengatzen ditu festa hauek? Nor dago guk gozatu dezagun ikusezin diren lanak egiten?

Farapin urteak daramatzagu modu parte-hartzaile batean jai berdinzaleagoak egiteko herriz herri jaiak feminismotik aztertu eta eraldaketarako prozesuak diseinatzen.

Hortxe usten dizuegu elkarrizketa interesante bat jaiak birpentsatzearen inguruan:

https://goierri.hitza.eus/2020/05/08/bageneukan-sorpresa-bat-baina-ez-da-komeni-oraindik-esatea/