Eskuartean rss

IRAULTZA TXIKIEN ASANBLADA

2019/07/19

Gure hausnarketa prozesuan 3. urratsan gaude, ez dakigu zenbat gehiago falta zaizkigun baina ibiltzen goaz eta neurri berdinean aldaketak aplikatzen eta pozik.
 

3. lan saio honetan, Kooperatibaren datu ekonomikoak elkarbanatu genituen denok informazioa izateko. Honekin batera, bestelako erabaki batzuk hartu genituen, alde batetik talde zaintzaren ingurukoak (hilabetero taldearen zainketa emozionalari tarte bat emango diogu) eta taldearen formazioaren inguruan ere (formalizatu dugu gure artean formazioak duen garrantzia eta orain plangintza bat diseinatuko dugu baita adostu ere), egutegiaz ez ginen ahaztu. Horretaz gain, proiektuak aukeratzeko irizpideak eta mugak ber-definitzen hasi ginen.

Beno Teila fabrikan egin genuen 3. bilera honek emaitza oso konkretuak eman ditu....baina lanean jarraitzen dugu gure antolakuntza eredua eraldatzen, hurrengo saioaren berri ere emango dizuegu. Bitartean Berri Txarraken Iraultza Txikien Asanbladaren abestiarekin usten zaituztegu, hori da egiten ari garena!


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com