Eskuartean

“HERRI TXIKI BESO UGARI” Saiaz Mankomunitatean adinekoen partaidetza komunitarioa lantzen

"Herri txikietan beso ugari" behar izaten dira elkar-laguntzeko eta elkar-zaintzeko, komunitatea osatzeko eta indartzeko.

Azken faseko saio honetan, jaso ditugun proposamenak entzun eta modu indibidual zein kolektiboan irtenbideak eraikitzeko lan egin dugu. Ideiak, pertsonak, baliabideak, asmoak eta erronkak landu eta Mankomunitatean elkarrekin jarduera txikiak diseinatu ditugu.