Eskuartean rss

Erantzukizunez erantzun! Eta guk zer egin dezakegu?

2020/07/17

Koronavirusaren pandemiaren ondorioz sortu den egoerak sakonki astindu du gure gizartea bere esparru guztietan. Orain arte beti existitu eta gure gizartean egon diren beharrak azaleratu eta lehen lerrora ekarri ditu, hauek bisibilizatuz. Gizarte bezala hainbat errokei aurre egin beharko diegu eta honetan ere enpresok  zeregin esaguratsua dugu, erantzunkidetasunez erantzuten.

Eraldaketen garaia da eta inoiz baino argiago dago gizarte osoarekiko erantzunkidea izango den enpresa ereduak eraiki eta sustatu behar ditugula, pertsonen eta ingurunearen ongizatea erdigunean jarriz.

Farapin urteak daramatzagu, enpresekin elkarlanean, erantzunkidetasun sozialaren ikuspegia sustatzen eta egoera honetan lagungarriak izan daitezkeen tresna eta euskarri ezberdinak sortu ditugu zurekin konpartitu nahi ditugunak.

Oraingo honetan, enpresei zuzendutako hausnarketa- eta orientazio-dokumentu hau prestatu dugu. Bertan, gure ustez COVID-19k eragindako osasun-krisiak agerian utzi dituen erronkak zerrendatzen dira eta erronka horiei erantzunkidetasunez aurre egiteko estrategiak proposatzen dira enpresentzat. Espero dugu zuen interesekoa izatea eta baliagarria suertatzea!

 


facebook
0
twitter
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com