Eskuartean rss

PASAIAKO GAZTEEKIN TOPERA!

2019/06/21

Azken urteetako lan bere fruitua ematen ari da.

Urola Garaiko jaiak ikuspegi feministatik aztertzen

2019/06/20

Urola Garaiko jaien genero analisia partekatu zen eskualdeko emakume eta feministekin. Horretarako, partaidetza saio dinamiko bat egin zen, ekainaren 18an, Urola Garaiko Emakumeen Etxean.

Farapitik egindako lanketaren emaitzak oinarri izanez, jaien ezagutza eta pertzepzioen inguruan eztabaidatu zen, eraldaketa feministarako erronkak identifikatuz.

Giro oso eroso eta goxoa sortu zen, jaien ikuspegi kritiko feminista lantzeaz batera, elkar ezagutzan sakondu eta aliantzak indartu zirelarik.

Urola Garaiko emakume eta feministak, jai feministen alde lanean jarraitzen dute!

 

PLENTZIAKO JAIAK ETA INDARKERIA DIAGNOSTIKOTIK OPARITXOA HELDU DA

2019/06/20

Mila esker Haizea Agiriano egindako arte lan honengatik eta zure hitzengatik.

Sorpresaz hartu gintuen zure eskertzeko modu hau eta guretzako ederra izan da holako oparia jasotzea gure lana goraipatuz. Gaur egun ez da oso ohikoa horrelako detaileak izatea baina onartu behar da asko eskertzen direla. Beraz, berriz ere mila esker eta animo aurretik duzuen jaiak eraldatzeko bidearekin.

 

 

Euskal eta Perutar nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko Gida

2019/06/10

“ONLINE KONTROLATZEN DEN GAUZA EDERRA OTE DA MAITASUNA? Euskal eta perutar nerabeak harremanen kudeaketa birtualean” ikerketatik abiatuta diseinatu diren saioak.

URBANISMO DE LA VIDA COTIDIANA JARDUNALDIAK

2019/06/03

Aste honetan Gijonen egongo gara "Observatorio Urbano de Genero de Asturias" gonbidatu gaitulako. Gure gaia "Movilidad y Genero: un enfoque diferencial. De la teoria a la practica"

GORLIZEN ERE JAIAK GERO ETA BERDINZALEGOAK

2019/05/28

Hasi berriak gara, 2. saioa besterik ez dugu burutu baina Gorlizeko jaien berdintasun diagnostikoak forma hartzen doa.

Erakide proiektua erantzunkidetasun soziala neurtu eta lantzeko tresna bat da

2019/03/13

Erantzunkidetasun soziala neurtzeko tresna bat da. Helburua da enpresekin lan egitea, bere bidelagunak izatea eta enpresa bakoitzak barrura begira gogoeta bat egitea, jakiteko ze puntutaraino egiten duen bere jarduna modu arduratsu eta erantzunkide batean.

 

 

NERABEEKIN ASIALDIAREN INGURUKO IKERKETA ETA PARTAIDETZA PROZESUA

2019/03/11

Nerabeak beraien aisialdiaren inguruan hausnartu eta eraldaketa proposamenak egin ditzaten partaidetza prozesua jarri dugu martxan.  

"On line" Kontrolatzen den gauza ederra da maitasuna?

2019/03/11

Medicus Mundi Gipuzkoak, Farapi Kooperatiba Elkarteak, UPV/EHUk, Donostiako Udalak eta Peruko Movimiento Manuela Ramos erakundeak elkarlanean ikerketa egin dugu galdera horri erantzun nahian. “Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna? Euskal eta perutar nerabeak harremanen kudeaketa birtualean” izenburua jarri diogu lanari eta patxadaz hausnartzeko ondorioak jarri ditu Gemak Medicus Mundiko ordezkariak mahai gainean egin dioten elkarrizketa honetan.

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2019-03-09-06-00/hemeroteca_articles/online-kontrolatzen-den-gauza-ederra-ote-da-maitasuna

PLENTZIAKO JAIETAN EMATEN DEN INDARKERIA MATXISTAREN INGURUKO DIAGNOSTIKOA

2019/02/15

Plentziako herriko hainbat eragileekin JAIETAKO INDARKERIA DIAGNOSTIKOA burutzen ari gara.

Ez da lan erreza izaten ari, jaiak begiratzeko proposatu dituzten betaurrekoak (feministak eta indarkeria matxistaren kontrakoak) batzuetan egiten den lana kuestionatzera behartzen gaitu, baina besteetan orain arte egin dena baloratzeko parada ematen digu.

Prozesuak, batzuetan, une deserosoak sortzen ditu, besteetan konplizidaderako momentuak, sorkuntzarako, aurrera jarraitzeko animoak ematen ditu, frustrazioa, larritasun uneak, momentu dibertigarriak, “amona zebolleta-rentzako” espazioak … horrelako diagnostiko bat egitea bizipen eta emozio tsunami bat da, baina dirudienez aberatsa eta eraldaketarako beharrezkoa.

Eva Campo Muller Tokiko Garapenerako bekak

2019/02/06

Eva Campo Muller Tokiko Garapenerako bekak proiektu irabazlea du eta jada martxan dago.
Proiektu irabazlea Xareta, Lurraldea Artekari izan da eta irabazleak Onintza Etxebeste eta Eneko del Amo izan dira.
 
Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com