Eskuartean rss

KOOP FABRIKA: GIZARTEAREN BEHARRAK ASETZERA BIDERATUA DAGOEN EKONOMIA SUSTATZEN DU

2019/11/12

Gure kidea den Nerea Eliaseri egindako elkarrizketa usten dugu hemen, gaia: Koop Fabrikaren beharraz eta zergatiaz.

http://goiberri.eus/2019/11/08/gizartea-eraldatuz/

Tolosako Jai Berdinzaleen Behatokiaren emaitzak argitaratu dira

2019/11/06

Farapitik Tolosako berdintasun arloarekin elkarlanean Jaiak Berdinzaleagoak egiteko Behatokia sortu genuen duela 3 urte eta aurten 3. txoztena argitaratu dugu. Pozik gaude egiten ari garen lanarekin, jai berdinzaleen aldeko prozesuak poliki ematen diren horietakoak dira, baina ibiltzen egiten da bidea.

Hortxe txoztena kuxkuxeatzeko lotura:

https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/berdintasuna/programa-eta-proiektuak/jaiak-behatokia-eta-gida/jaiak-behatokia

URBAN BAT FESTIBALA

2019/11/05

Hurrengo astean Urban fest egongo gara gure mikroponentziarekin, gaia: hiria eta zaintza. Bitartean Bilbo hirian egin diguten elkarrizketa usten dizuegu https://www.bilbohiria.eus/58380

ELIZATXO JOLASTOKIA ERALDATZEN

2019/09/30

Hernaniko Elizatxo Ikastolako jolastokia haurrekin eraldatzera goaz. Haiek izango dira prozesuko protagonistak eta haiei emango diegu hitza eta ondorioz erabakiak. Prozesu parte hartzailea izango da, hau da, haur ahaldunduak izateko bideak jarriko ditugu. Horretarako, hitza hartuko dute, negoziatzeko gaitasunak indartuko dituzte, eraikuntza kolektiborako ikuspegia garatzen jarraituko dute... Elizatxo ikastolan egoteko eta bizitzeko kultura berri bat eraikitzen ari gara. Azken helburua, denentzako jolastoki bat sortzea, berdinzalea eta anitza.
 

 

Erantzunkidetasun soziala helburu, Erakide proiektuaren bidez

2019/09/02

Enpresa proiektuaren erdigunean pertsonak kokatzea helburu duen Erakide tresnaren aplikazioa egin dugu GOIERRIKO HITZAn, Farapi kooperatibaren dinamizazioaren laguntzaz. 

 

GAIAN EGON GARA ERAKIDE TRESNA BESTE AHOLKULARITZEI AZALTZEN

2019/07/23

Hilabete honetan zehar GAIAn egon gara ERAKIDE tresna beste aholkularitza batzuei azaltzen eta tresnan formatzen.

IRAULTZA TXIKIEN ASANBLADA

2019/07/19

Gure hausnarketa prozesuan 3. urratsan gaude, ez dakigu zenbat gehiago falta zaizkigun baina ibiltzen goaz eta neurri berdinean aldaketak aplikatzen eta pozik.
 

GURE BARNE HAUSNARKETAREN BIGARREN TXANDA!

2019/06/26

Hortxe jarraitzen dugu gure barne hausnarketarekin! Poliki-poliki gure barne antolakuntza forma hartzen doa.

"HOLLY FESTA" TRINTXERPEN!

2019/06/25

Pasa den larunbatean “Holly Festa” ospatu dugu Trintxerpen, “mila kolore, mila kultura” lelopean, Pasaiako biztanleriaren aniztasuna aldarrikatzeko. Trintxerpeko gazte talde batek antolatu dugu, Pasaiako haur eta nerabeen “Eskubidean” planaren barruan. Giro aparta izateaz gain, musika, graffitiak, mangerarekin freskatzeko aukera eta merienda goxo bat ere izan genituen! Oraindik koloreztatuta gabiltza batzuk, baina merezi izan du! Primeran pasa genuen! Mila esker hurbildu eta parte hartu zenuten guztioi!

Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com