Egindako Lanak

EUSKAL ETA PERUTAR NERABEEN HARREMANEN KUDEAKETA BIRTUALEAN ALDAKETA SUSTATZEKO GIDA

2016. eta 2018. urteen artean egindako ikerketa honek helburu hauek izan ditu: batetik, nerabeek maitasun erromantikoaren inguruan online ohitura, balio eta usteak nola eraikitzen dituzten aztertzea; bestetik, hauek ziberbortizkeriarekin duten harremana aztertzea, gazte perutar eta gipuzkoarren ingurunean osasun integralerako dakarren mehatxua dela eta.

Euskal eta perutar nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko gida”-k baliabide izan nahi du, bizipen eta hausnarketa pertsonaletatik abiatuta, krisi bat eragiteko eta berreraikuntzan laguntzeko, berdintasunezkoak diren eta arrisku txikiagoa duten balioetan oinarrituta.

Dinamika ezberdinez osatutako hainbat saio diseinatu dira, hiru publikori zuzenduta: hezitzaileak, gurasoak eta nerabeak Hiru gizatalde hauen arteko elkar aditze handiagoak dagoeneko badauden tresnen emaitzak optimizatuko dituela uste da. Hori dela eta, saioetan honako gaiei helduko zaie: maitasun erromantikoa eta konektibitatearekin erlazionatutako kontuak (berehalakotasuna eta pribatutasuna bezala), helduek nerabeekiko enpatia garatzeari arreta eskainiz lan egiten den bitartean.

Material osagarria