Egindako Lanak

Erakide

ERAKIDE proiektuak, Gipuzkoako enpresetan erantzunkidetasun sozialaren kontzeptua zabaldu eta praktikan jartzeko helburua du, erakundeen zein jendartearen erdigunean, pertsona dagoela azpimarratuz. Horrez gain, enpresek zein beste motatako erakundeek, inguruarekiko duten erantzukizuna azaleratu nahi du.

Kontzeptu teorikotik haratago, ERAKIDE proiektuan, erakunde eta enpresak elkar – erantzunkidetasun soziala modu praktikoan lantzen dute, Farapi Kooperatibaren dinamizazioari esker. Enpresa   bakoitzak bere errealitate espezifikoan oinarrituta ikuspegi integral batekin bere egoera lantzen du, jarduna aztertu, hausnartu, ebaluatu eta hobekuntzarako proposamenak eginez.

Proiektu honekin gainera, garapen agentziekin batera, tokiko garapenerako  beharrezkoak diren tresnak, sareak eraiki nahi ditugu, enpresen arteko zein enpresa eta garapen agentzien arteko elkarlana sustatuz.

Material osagarria