Bost
zentzumenekin
eta zentzuz

Dastamena

Gauza berriak probatzeak ez digu beldurrik ematen. Handik eta hemendik hartutako osagaiekin errezeta berritzaileak prestatzen ditugu. Sormen prozesuari lehentasuna ematen diogu, probatzen dutenek beraz, zapore bereziak dastatzeko aukera izango dute.

Entzumena

Pertsonek esateko dutena eta isiltzen dutena entzuteko gaitasuna daukagu. Elkarrizketa, eztabaida talde eta partaidetza tekniken bitartez pertsonei eta taldeei hitza ematen diegu.. Ahalduntze pertsonal eta kolektibo prozesuak dira hauek.

Ikusmena

Begiak zabal-zabalik ditugu, fokua leku egokian jarriz eta ikuspegi holistiko batetik. Begi bistan dagoena eta ezkutatzen denaren detaile txikiena ere jasotzeko gai gara. Behaketa parte-hartzailean adituak gara.

Talde lanean aritzen gara, lau begik bik baino gehiago ikusten dutela sinesten baitugu.

Ukimena

Mimoz lan egiten dugu, eskuz-esku; talde dinamikak eta pertsonen interakzioarekin lotutako teknikak erabiliz. Gure bezeroek emaitza konkretuak eta haien neurrira egindakoak jasotzen dituzte.

Usaimena

Aukera berriak, tentsioak, ilusioak… urrutitik usaintzeko gaitasuna daukagu. Irudimenari ere bidea libre uzten diogu, nahi duen bidaia egin dezan.

GURE BARNE HAUSNARKETAREN BIGARREN TXANDA!

GURE BARNE HAUSNARKETAREN BIGARREN TXANDA!

2019/06/26

Hortxe jarraitzen dugu gure barne hausnarketarekin! Poliki-poliki gure barne antolakuntza forma hartzen doa.

"HOLLY FESTA" TRINTXERPEN!

"HOLLY FESTA" TRINTXERPEN!

2019/06/25

Pasa den larunbatean “Holly Festa” ospatu dugu Trintxerpen, “mila kolore, mila kultura” lelopean, Pasaiako biztanleriaren aniztasuna aldarrikatzeko. Trintxerpeko gazte talde batek antolatu dugu, Pasaiako haur eta nerabeen “Eskubidean” planaren barruan. Giro aparta izateaz gain, musika, graffitiak, mangerarekin freskatzeko aukera eta merienda goxo bat ere izan genituen! Oraindik koloreztatuta gabiltza batzuk, baina merezi izan du! Primeran pasa genuen! Mila esker hurbildu eta parte hartu zenuten guztioi!

Farapi

Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa
20012 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Calle Travieso 27, 2-A
35002 Las Palmas de Gran Canaria

T (+34) 943 00 35 85
F (+34) 943 00 35 84
info@farapi.com