Logo Farapi
Euskara  |  Castellano  |  English  |  Français  |  Deutsch
Antropologia aplikatuaren aholkularitza - Proiektu kualitatiboetan adituak gara

Nola lan egiten dugu?


Gure analisiak gizarte antopologiaren metodoan oinarritzen ditugu, hau da, ikertzeko dagoen gaiarekin inplikatuak dauden agenteekiko erlazio zuzena ezartzean. Honek, ikertzen ari garen kolektiboaren oso gertuko ikuspen bat baimentzen digu, beren balioak, jarrerak, sinesmenak, itxaropenak eta pertsona bakoitzak duen errealitatearekiko hautemateak, hau da, pertsonen jokabidea eta kolektiboen dinamika baldintzatzen eta azaltzen duten faktoreak ulertzen laguntzen digu. Erlazio zuzenak eta talde txikiekin egindako lanak, izaera sozial eta gizatiarreko aspektu ezberdinak jasotzea baimentzen digu, askotan funtsean kuantitatiboak diren ikerketen ikuspenetik at geratzen direnak.

Erabiltzen ditugun teknikak orokorrean hiru dira:

1.Izaera irekia duten elkarrizketak, elkarrizketatutako pertsonaren adierazpen askea baimentzen dutenak; elkarriketak banakako laburrak edo sakonak, taldekoak edo adituenak izan daitezke.

2.Ikerketa oinarritzen den pertsona taldearen aktibitatea ematen den zonan egiten den parte-hartze behaketa, bere errealitatean parte-hartuz eta horrela lehen eskuko informazioa jasotzeko.

3.Ikerketaren helburuaren inguruko dokumentazioa: bibliografia, Interneteko dokumentazioa, datu baseak, estatistikak, beste dokumentuak (legeak, planak, informeak, komunikabideen edukiak) besteak beste.

Antropologi lanaren beste ezaugarri bat konparazio azterketa da. Errealitate ezberdinen kontrasteak, hauetako bakoitza bereizten duten aspektu soziokulturalen identifikazioa eta analisia posible egiten ditu. Konparazio hauek, aniztasunaz jabetzea, beste errealitateetara gerturatzea baimentzen digu, eta gure balioak erlatibizatzea. Datu kualitatiboak jasotzeko eta analizatzeko eta emaitzen erakusketarako teknologia berriak erbiltzen ditugu. Horretarako, metodologiaren etengabeko hobekuntzarako diziplina arteko lanak egiten ditugu eta akademi munduarekin erlazio sendoak mantentzen ditugu.


Imprematzeko aurrebista

 
      ©  2012 by Farapi         Ohar legala